Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Prantxikaren bizkotxoa

Wikibookstik

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak

[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]

Flanerako:

5 arrautza oso.

  • Litro erdi esne.
  • 125 g azukre.
  • 125 g azukre, gozokirako.
  • Banilla makilatxoa.

Bizkotxorako:

  • 3 arrautza.
  • 3 koilarakada azukre.
  • 3 koilarakada irin.


Pausoak

[aldatu]

1 Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin.

2 Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.

3 Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.

4 Labea 160 gradutan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.

5 Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu.

6 Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu.

7 Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.

8 Labean dugun flana atera —erdi egina egongo da oraindik—. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.

8 Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.

Erreferentziak

[aldatu]