Errezeta-liburua/Raf tomatea txipiekin

Wikibookstik
Jump to navigation Jump to search

Osagaiak[aldatu]

4 LAGUNENTZAT[1]


  • Raf motako bi tomate
  • Dozena bat txipiroi
  • Bi tipula txuri
  • Tipula gorri bat
  • Sei baratxuri ale
  • Gatza
  • Oliba olio birjina


Pausoak[aldatu]

1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu.

2. Barazki horiek lapikoan jarri, eta olioa eta gatza bota.

3. Su motelean ordubetez gozatzen utzi. Tarteka, nahastu.

4. Bitartean, txipiroiak garbituko ditugu.

5. Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan pasatu. Minutu bat alde bakoitzetik.

6. Ondoren, lapikora gehitu tipula prestatua.

7. Segituan hasiko gara platera prestatzen.

8. Tomatea garbitu, eta bihotza kendu.

9. Ondoren, tomate bakoitza erditik moztu. Horrela, tomate oinarri lodia lortuko dugu.

10. Plateren erdian tomate erdiak ipini, eta gatza bota.

11. Ontzi batean oliozpina prestatu. Olio ozpinarekin gainetik ongi busti tomateak.

12. Azkenik, tomate bakoitzaren gainean jarri lapikoko txipiroiak eta tipulak.

Erreferentziak[aldatu]