Sukaldaritza liburua/Errezetak/Sagar purea
(Sagar purea(e)tik birzuzenduta)

SAGAR PUREA
OSAGAIAK[aldatu]
- Sagarra: 4.
- Ura: 200 ml.
- Limoi zukua: 1.
PRESTAKETA[aldatu]
- Sagarra zuritu, bihotza kendu eta dado txikietan moztu.
- Kazola txiki batean, ura eta limoi zukuarekin egosten su motelean jarri.
- 30 minutuz estalki batekin egosi, azken minututan tapa kendu, sagarra lehortzeko.
- Irabiagailutik pasa.
AHOLKUAK[aldatu]
- Nahi izanez gero, mikrouhinean estalki batekin azkarrago egos dezakegu sagarra.
- Pure hau haragi edo ehiza prestaketen lagungarri moduan erabiltzen da.
- Sagar purea egiteko beste modu bat, sagarrak labean erre ondoren, azala eta bihotza kendu eta haragia sardexka batekin xehatuz lor dezakegu.