Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Salda gorria

Wikibookstik

SALDA GORRIA

Salda gorria

4 l inguru lortzeko

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Porruaren berdea: 1 dadotan.
  • Arrain zuriaren hezurrak : 1 kg.
  • Ardo zuria: 200 ml.
  • Piperrauts gozoa: 20 g.
  • Tomate birrindu naturala: 100 g.
  • Ura: 6 l.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean olioa jarri baratxuriekin, gorritzen hasitakoan, gehitu barazkia.
  • Barazkiek ere kolorea hartutakoan, arrain hezurrak eta ardo zuria gehitu, murriztean piperrauts gozoa eta tomatea.
  • Urarekin busti eta irakin. Bitsa kendu, sua jaitsi eta 30 minutuz utzi egosten.
  • Iragazi txino batekin, irakin eta gazitu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Itsaski paella edo arrozak bustitzeko salda moduan erabiltzeko.