Sukaldaritza liburua/Errezetak/Salda gorria
Itxura
SALDA GORRIA
4 l inguru lortzeko
OSAGAIAK
[aldatu]- Baratxuria: 2 xerratu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipula: 1 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan.
- Porruaren berdea: 1 dadotan.
- Arrain zuriaren hezurrak : 1 kg.
- Ardo zuria: 200 ml.
- Piperrauts gozoa: 20 g.
- Tomate birrindu naturala: 100 g.
- Ura: 6 l.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean olioa jarri baratxuriekin, gorritzen hasitakoan, gehitu barazkia.
- Barazkiek ere kolorea hartutakoan, arrain hezurrak eta ardo zuria gehitu, murriztean piperrauts gozoa eta tomatea.
- Urarekin busti eta irakin. Bitsa kendu, sua jaitsi eta 30 minutuz utzi egosten.
- Iragazi txino batekin, irakin eta gazitu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Itsaski paella edo arrozak bustitzeko salda moduan erabiltzeko.