Sukaldaritza liburua/Errezetak/Salda iluna

Wikibookstik
< Sukaldaritza liburua‎ | Errezetak(Salda iluna(e)tik birzuzenduta)
Nabigaziora joan Bilaketara joan

SALDA ILUNA

Salda iluna

8L SALDA INGURU LORTZEKO.

OSAGAIAK[aldatu]

  • Behiki hezurrak: 6-8 kg zatitu eta garbitu.
  • Tipula: 3 dado handitan.
  • Porrua: 3 dado handitan.
  • Azenarioa: 4 dado handitan.
  • Perrexila: Sorta txiki 1 listariarekin lotua.
  • Gatza.
  • Ura: 14 litro.

PRESTAKETA[aldatu]

  • Labea 220ºC-tan piztu.
  • Erretilu handi batean hezurrak eta barazkia, perrexila izan ezik, labera sartu eta kolorea eman. Kendu soberan duen koipea.
  • Marmita handi batean jarri, hezurrak, barazkiak eta perrexila, urarekin estali eta egosi su motelean 4-5 ordu.
  • Koipea kendu, iragazi, irakin eta gazitu.

AHOLKUAK[aldatu]

  • Saltsa ilunagoa nahiko bagenu, urarekin busti aurretik marmitan tomate birrindua karamelizatu dezakegu.
  • Saltsa eta prestaketa ilunak kozinatzeko erabiltzen da.