Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Abrikot mermelada

Wikibookstik

ABRIKOT MARMELADA

Abrikot marmelada

MAHAIKIDEAK:

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Abrikot helduak: 1 kg., garbitu, hezurgabetu eta birrindu edo zatitu.
  • Azukrea: 750 g.
  • Limoi zukua: 1.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu fruta guztia, hezurra kendu eta zatitu labanarekin edo birrindu puregailuarekin.
  • Jarri kazola batean azukrearekin eta limoiarekin batera eta utzi hozkailuan 12 orduz.
  • Denbora hau pasatutakoan eta su motelean, egosi fruitua momentuero mugituz, ura lurrundu arte.
  • Marmelada egina dagoela jakiteko, hatz erakusle eta lodiaren artean almibar pittin bat jarri eta estutu egiten da, ondoren behatzak ireki eta itxi egingo dira azkar. Almibarra puntuan dagoela esateko puskatuko ez den hari fin bat sortu beharko du.
  • Hori gertatutakoan, ontzietan jarri eta utzi hozten.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Marmelada erabiltzeko garaian, bigundu nahi izanez gero, pittin bat berotu.
  • Ur beroarekin ere arindu daiteke, estalki moduan erabiltzeko.
  • Fruitua heldua egotea komeni da.
  • Jarabea egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.
  • Nahi izatera, gelatina orriren bat gehitu daiteke, hobeto kontserbatzeko, argiago izateko eta gorputz gehiago izan dezan.
  • Azukre gutxiagoarekin ere egin daiteke, baina kasu horretan lehenago jan beharko da.
  • Epe luzerako gordetzeko marmelada, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.