Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahate magreta
Itxura
AHATE MAGRET ERREA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Ahate magreta: 4.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Xerratzeko aiztoaren laguntzaz, magretaren kanpoko gantzari, zabalean ebaki batzuk egin.
- Ondu gatz eta piper hautsarekin.
- Zartagin bat su ertainean jarri, eta bero dagoenean, gantza beherantz duela bertan jarri.
- Ahate gantza urtzen joan ahala, koilara batekin bularra busti.
- Gantzaren zati handi bat urtutakoan, buelta eman, eta segundo gutxi batzuetan eduki.
- Erretilu batera atera eta utzi bere horretan 5 minutu.
- Sartu labera 200ºC-tan minutu batean.
- Labetik atera eta oholaren gainean, xerra finetan moztu.