Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahuakate eta belar lurrindu kanapea
Itxura
AHUAKATEA ETA BELAR LURRINDU KANAPEAK
MAHAIKIDEAK: 20 kanape inguru.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ahuakatea: 1 dadotan.
- Esne-gaina: 20 ml.
- Limoia:1/2 zukua.
- Oliba olioa birjina: 20 ml.
- Tomate naturala: 1 zuritua, haziak kenduta eta dadotan.
- Martorria edo perrexila: Xehatu.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Ogi txigortua: moldeko 20, karratu edo hiruki txiki forman, edo barrako borobilak.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irabiagailuren ontzian nahastu ahuakatea, esne-gaina, limoi zukua, olioa, tomate erdia eta martorria edo perrexila.
- Birrindu dena eta katilu batean jaso ahuakate hezurrarekin.
- Film paperarekin estalita eduki jan arte.
- Koilara baten laguntzaz banatu ogi xigortuetan.
- Edertu apartatu ditugun tomate karratuekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esne gaina duen guakamoleaz hitz egiten ari garela esan liteke; beraz, natxoekin ere jan dezakegu.
- Prestatu eta azkar jan behar da ahuakatea belztu aurretik.