Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aingeru adatsa

Wikibookstik

AINGERU ILEA. AINGERU-ADATS, ZIRIKILOTEA

Aingeru adatsez beteriko opilak

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Zirikilote izeneko kuia: 1 kg.
  • Azukrea: 250 g.
  • Limoia zukua 1/2 iragazi.
  • Kanela zotza: 1/4.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kuia 6 zatitan moztu.
  • Egosi kuia mamia, ongi bigundu, ileak edo hariak erraz bereizten direla ikusi arte.
  • Erretilu batera atera eta hozten utzi.
  • Kendu hazi guztiak eta koilara baten laguntzaz, haragia azaletik bereizi.
  • Garbitu kuia haragia ur hotzetan ongi, eta iragazi ur guztia kenduz. Saiatu kuia ileak edo hariak ongi bereizi daitezen.
  • Kazola batean jarri kuia azukrearekin, eta limoi zukuarekin su baxuan.
  • 10 minutuz eduki su baxuan, mugitzeari utzi gabe, ondoren hozten utzi.
  • Hurrengo egunean beste 10 minutuz egosi, kuiaren haragiak trinko geratu arte, baina ez du guztiz lehortu behar, gehiegi lehortuko balitz ur tanta batzuk gehitu. Alderantziz, hezeegia balego, minutu batzuk gehiago egosiko genuke.
  • Ontzietan jarri, eta 15 minutuz bainu marian esterilizatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Beste modu bat, kg 1 azukre, 400 ml. urarekin irakiten jarri eta bola puntura eraman, horri kg. 1 kuia pulpa egosia eta ongi lehortua gehitu.
  • Kuia azukrearekin kozinatzen den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz, eta karamelurik egin gabe edukiz.
  • Epe luzerako gordetzeko aingeru ilea nahi izatera, ontzietan sartu eta bainu marian urarekin estali eta 15 minutuz esterilizatu.