Koilara txiki baten laguntzaz, alberjinia hauek hustu egingo ditugu zentimetro bat azalari estalita utziz. Kendutako mamia dado txikitan moztuko dugu.
Zartagin batean olio pitin batekin eta denbora laburrez alberjinia erdiak salteatu eta erretiratu.
Zartagin berean eta beste olio pitin batekin, tipula eta azenarioa sutan jarri, gorritzen hasitakoan, alberjinia dado txikitan gehitu ondoren 10 minutuz sueztitu.
Jarraian, haragi birrindua erantsi eta hau ere kozinatu, lehortu arte. Ondoren tomate saltsa gehitu eta goxatzen utzi 15 minutuz ondu aurretik.
Alberjinia bete eta gazta birrindua gainetik gehitu, ondoren grilla edo labea erabiliz gainerre.