Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alioli azkarra
Itxura
ALIOLI AZKARRA
MAHAIKIDEAK: 400 ml. inguru lortzeko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Baratxuria: 6 zuritu eta zatitu.
- Arrautza gorringo: 2.
- Limoi zukua: 1/2.
- Oliba olio birjina: 300 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Irabiagailuaren ontzi estuan jarri baratxuriak, 50 ml. olio eta xehatu ongi.
- Jarraian gehitu gatza, gorringoak eta limoi zukua.
- Piztu irabiagailua abiadura txikian, eta joan gehitzen oliba olio hari bat saltsa bateratu eta loditzen den bitartean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Saltsa moztuko balitz, beste gorringo bat jarriko genuke ontzian eta moztutako saltsa poliki poliki gehitzen joango ginateke irabiatuz, harik eta saltsa ongi bateratu arte.
- Mota guztietako arrain, haragi eta barazkiekin laguntzeko erabiltzen da.