Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Almibar puntuak

Wikibookstik

ALMIBAR PUNTUAK

Hari puntu ahula
Hari puntua
Torrada edo ogi galdu karameluz estalia

Jarabe arin puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 500 g.
  • Ura: 100 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri horiek denak batera egosten 10 minutu inguruan, 100ºC edo 22-24ºBé gradu lortu arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Sorbeteak egiteko erabil dezakegu, baita bizkotxoak bustitzeko ere.
  • Jarabea egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Ispilu edo jarabe puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 600 g.
  • Ura: 400 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Jarri batera irakiten minutu batzuetan 102ºC edo 28-30ºBé lortu arte.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Pastelak bustitzeko edo estaltzeko erabil dezakegu.
  • Jarabea egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz, eta karamelurik egin gabe edukiz.

Hari ahul puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 700 g.
  • Ura: 300 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 104-105ºC edo 32-34ºBé lortu arte.
  • Puntu honetan dagoela jakiteko beste modu bat. Hatz erakusle eta lodiaren artean almibar pittin bat jarri eta estutu, ondoren behatzak ireki eta itxi egingo dira azkar. Almibarra puntu horretan dagoela esateko puskatuko den hari fin bat sortu beharko du.

ERABILERA

[aldatu]
  • Gorringo krema, estalki zuria, gurin krema, karamelu harilkatua.
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Hari puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 800 g.
  • Ura: 200 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 110-112 ºC edo 36-38 ºBé lortu arte.
  • Puntu honetan dagoela jakiteko, hatz erakusle eta lodiaren artean almibar pittin bat jarri eta estutu, ondoren behatzak ireki eta itxi egingo dira azkar. Almibarra puntu horretan dagoela esateko puskatuko ez den hari fin bat sortu beharko du.

ERABILERA

[aldatu]
  • Fondanta, merengeak, marmeladak
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Bola ahul puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 820 g.
  • Ura: 180 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 115-118ºc edo 39ºBé lortu arte.
  • Puntu honetan dagoela jakiteko, almibar tanta bat utzi ur hotzetan erortzen, behatz erakusle eta lodiarekin hartu eta bola bat egiten saiatu. Bola bigun bat egin beharko da. Beste aukera bat bitsadera almibarrean busti, eta bere zuloetatik putz egitea izango da. Globo txikiak egin beharko dira.

ERABILERA

[aldatu]
  • Mazapanak eta turroiak egiteko.
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Bola puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 920 g.
  • Ura: 80 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 122- 124 ºC lortu arte.
  • Puntu honetan dagoela jakiteko, almibar tanta bat utzi ur hotzetan erortzen, behatz erakusle eta lodiarekin hartu eta bola bat egiten saiatu. Bola gogor bat egin beharko du.

ERABILERA

[aldatu]
  • Mazapanak eta turroiak egiteko.
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Karamelu puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 950 g
  • Ura: 50 ml.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 128-135 ºC lortu arte.

ERABILERA

[aldatu]
  • Karameluak, turroiak, pastelen bainuak, pralineak...
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.

Karamelu ilun puntua

[aldatu]

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 960-975 g
  • Ura: 25-40 ml

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Batera egosi 140-155ºC lortu arte.

ERABILERA

[aldatu]
  • Flanak, garrapiñatuak, saltsak, pralineak...
  • Almibarra egosten den bitartean, ur hotzetan bustitako brotxa bat pasa kazolako alboetan hau garbi mantenduz eta karamelurik egin gabe edukiz.