Sukaldaritza liburua/Errezetak/Anana bavaroisa
Itxura
ANANA BAVAROISA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Anana: 500 g. zuritua, bihotzik gabe eta karratutan.
- Limoi zukua: 1.
- Limoi azala birrindua: 1 zuririk gabe.
- Azukrea: 100-200 g. Aukeran.
- Esne-gaina: 400 ml.
- Gelatina hautsa: 20 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Anana garbitu, zatikatu, eta irabiagailuarekin pure bat egin.
- Limoi azal birrindua eta zukua nahasi.
- Bestetik esne-gaina 100 ml berotu eta bertan gelatina urtu.
- Gainerako esne-gaina azukrearekin harrotu.
- Lehenik anana purea gelatinarekin nahasi.
- Nahasketa hau guztia 33ºC-tan dagoenean esne-gaina poliki poliki gehitu.
- Amaitzeko moldeetara atera, eta utzi hozkailuan gogortu bitartean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu.
- Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu.
- Normalean bavaroiseak bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira.
- Ananarekin egin beharrean guk aukeratzen dugun beste zapore batekin presta daiteke.