Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa betea
Itxura
ANTXOA BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Antxoa: 1 kg.
- Gatza: Pitin bat.
- Pikillo piperrak: 20 erdibitu.
- Irina: 200 g.
- Arrautza: 2-3.
- Ekilore olioa edo oliba olioa: 300 ml.
- Baratxuria: 2 zanpatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Antxoa erdien gainean pikillo piper erdi bat jarri eta beste antxoa erdiekin estali.
- Irinetan pasa eta ondoren arrautzetan.
- Zartagin bat sutan jarri olioa eta baratxuriarekin.
- Baratxuria gorritutakoan erretiratu.
- Antxoak frijitu bi aldetatik.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Antxoak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira.
- Antxoak frijitzen ditugun heinean olioa zikina dagoela nabaritzen badugu iragazi.