Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua arrautzeztatua
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
ANTXOA ARRAUTZAZTATUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Antxoa: 1kg
- Gatza: Pitin bat.
- Irina: 200g.
- Arrautza: 2.
- Ekilore olioa: 400 ml.
- Baratxuria 4.
PRESTAKETA[aldatu]
- Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Lehenik irinetan pasa eta ondoren arrautzetan.
- Zartagin bat jarri ekilore olioarekin eta baratxuri 4 alerekin.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan, erretiratu.
- Antxoak frijitu bi aldetatik.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK[aldatu]
Antxoak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira. Antxoak frijitzen ditugun heinean olioa zikina dagoela nabaritzen badugu iragazi.