Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua baratxuritan frijitua
Itxura
ANTXUA FRIJITUA BARATXURIEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Baratxuria: 4 ale xerratua.
- Pipermin lehorra: Xerra 1.
- Antxua: 1kg
- Gatza: Pittin bat.
- Irina: 200g.
- Ekilore edo oliba olioa: 300ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxuei behatzekin burua eta tripak kendu.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Irinetan pasa.
- Zartagin bat olioarekin sutan jarri, olioa bero dagoenean antxuak sartu eta segundo gutxi batzuetara baratxuriak eta pipermina.
- Frijitu elkarrekin denbora laburrez antxuak egin arte.
- Bitsadera batekin erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]Antxuak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira.
Frijitzen amaitu aurretik perrexila xehatu gehitzen dionik ere bada.