Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua betea
Itxura
ANTXUA BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Antxua: 1kg
- Gatza: Pittin bat.
- Pikillo piperrak: 20 erdibituak.
- Irina: 200g.
- Arrautza: 2-3.
- Ekilore olioa: 400ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxuei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Antxua erdien gainean pikillo piper erdi bat jarri eta beste antxua batekin estali.
- Irinetan pasa eta ondoren arrautzetan.
- Zartagin bat jarri ekilore olioarekin.
- Antxuak frijitu bi aldetatik.
- Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.
AHOLKUAK
[aldatu]Antxuak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira.
Antxuak frijitzen ditugun heinean olioa zikina dagoela nabaritzen badugu iragazi.