Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua ozpinetan
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
ANTXUA OZPINETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Antxua: 1kg
- Gatza: Pittin bat.
- Ozpina: Antxuak estaltzeko adina.
- Oliba olioa: Antxuak estaltzeko adina.
- Baratxuria: 4 ale xehatua.
- Perrexila: Xorta txiki bat xehatua.
PRESTAKETA[aldatu]
- Antxuei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ura ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Ontzi estu batean antxuak geruza bat zabaldu eta ozpinarekin estali.
- Aurrekoen gainean bigarren geruza bat egin eta berriro hau ere ozpinarekin estali. Antxua guziak egin arte.
- Ordu betez eduki antxuak ozpinarekin estalita. Denbora hau pasatutakoan ozpina kendu.
- Beste ontzi estu batean antxua geruza bat zabaldu eta baratxuria eta perrexila bota gainetik, eta oliba olioarekin estali. Horrela egingo dugu geruzaz geruza antxua guziak bukatu arte.
AHOLKUAK[aldatu]
Antxuak modu honetara prestatuko bagenitu ahalik eta azkarren jatea komeni izaten da, egun batzuetara antxua ozpinaren eraginez desegin egingo bai da.