Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua papillote eran
Itxura
ANTXUAK PAPILLOTE ERAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
[aldatu]- Antxoak: 500g antxua, buru, tripa eta bizkar hezurrik gabe.
- Olio oliba birjina: 100ml.
- Tipula: 2 lerrotan.
- Piper berdea: 2 lerrotan.
- Gatza.
- Sagardo ozpina: Zurrustada motxa 1.
- Ardo txuria: Zurrustada motxa 1.
PRESTAKETA
[aldatu]- Antxoei behatzekin burua, tripak eta bizkar hezurra kendu.
- Uretan garbitu, ura ongi xukatu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu eduki.
- Kazola batean jarri oliba olioa tipula eta piper berdearekin su baxuan sutan.
- Gatzatu eta utzi barazkia ongi goxatu arte.
- Erretilu batean zabaldu labeko paper zati bat eta oinarrian jarri barazkien erdia luzeka. Hauen gainean antxoak zabaldu eta ondoren barazkien beste erdiekin estali.
- Busti ozpin eta ardo zorrotada batekin.
- Bildu dena paperarekin ahalik eta hermetikoen itxiz.
- Sartu erretilua labera 180ºCtara.
- Papera puzten denean, labetik atera eta zerbitzatzek erretiluaren gainean jarri.
- Guraize baten laguntzaz moztu papera eta utzi antxoak agerian.
- Bere horretan zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]Platera hau kazola batean ere presta genezake, papera erabili gabe.