Labeko erretilu batean labeko papera jarriko dugu.
Labea 160Cº-tan piztu.
Katilu batean arbendolak, azukrea eta irina elkartu eta nahasi.
Zuringo irabiatua elkartu lehenik, eta gurina jarraian, ongi nahasi.
Sardexka bat ur edalontzi batean busti. Sardexka hau erabiliko dugu erretiluan paperaren gainean pilatxo txikiak sakabanatzeko. Ondoren
Sardexka bustiarekin pila hauek ahalik eta gehien zabaldu.
Erretilua labera sartu.
Kolorea hartutakoan, labetik atera eta labeko paperetik banandu azkar, hoztu aurretik.
Teilaren moldean jarri ( komertzialki teilak tolestuta saltzen dira) edo arrabola baten gainean jarri, honek forma berdina emango lioke. Hoztuta daudenean, gogorrak gelditzen dira.