Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arbendol (Almendra) teilak
Itxura
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arbendola (Almendra) teilak(e)tik birzuzenduta)
ARBENDOL TEILAK
MAHAIKIDEAK: 20 Teila inguru egiteko.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arbendol gordina, xerratua edo birrindua: 250 g.
- Azukrea: 250 g.
- Irina: 45 g.
- Zuringo irabiatua ez harrotua: 150 g.
- Gurina: 40 g. urtua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labeko erretilu batean labeko papera jarriko dugu.
- Labea 160Cº-tan piztu.
- Katilu batean arbendolak, azukrea eta irina elkartu eta nahasi.
- Zuringo irabiatua elkartu lehenik, eta gurina jarraian, ongi nahasi.
- Sardexka bat ur edalontzi batean busti. Sardexka hau erabiliko dugu erretiluan paperaren gainean pilatxo txikiak sakabanatzeko. Ondoren
- Sardexka bustiarekin pila hauek ahalik eta gehien zabaldu.
- Erretilua labera sartu.
- Kolorea hartutakoan, labetik atera eta labeko paperetik banandu azkar, hoztu aurretik.
- Teilaren moldean jarri ( komertzialki teilak tolestuta saltzen dira) edo arrabola baten gainean jarri, honek forma berdina emango lioke. Hoztuta daudenean, gogorrak gelditzen dira.
AHOLKUAK
[aldatu]- Teilak oso delikatuak dira eta hoztuta daudenean oso kontuz mugitu behar dira, oso erraz puskatzen baitira.
- Orea zabaltzeko sardexka ura duen edalontzian sartuko dugu maiz, bestela itsatsi egiten da.
- Teila ez da zertan tolestu behar.
- Beti ontzi itxi batean gorde beharko dira teilak.