Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ardi mihi entsalada
Itxura
ARDI MIHI, ERREFAUTXO ETA AHUAKATE ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Jerezko ozpina: 20 ml.
- Gatza.
- Ardi mihia: 4 eskukada, ondo garbitu eta lehortu.
- Errefautxoa: 8, ilargi erdi xerra finetan.
- Ahuakatea: 1, zuritu, erdibitu eta xerratu.
PRESTAKETAK
[aldatu]- Katilu batean nahastu oliba olioa, Jerezko ozpina eta gatza.
- Pertz batean elkartu ardi mihia, errefautxoa eta ozpin olioa. Maneatu kontu handiarekin.
- Entsalada muntatzeko, plater erdian uztai bat jarri eta ondutako nahaskiarekin bete.
- Uztaia erretiratu eta gainetik zabaldu ahuakatea.
AHOLKUAK
[aldatu]- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.