Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ardiki gisatua barazkiekin
Itxura
ARKUME GISATUA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Arkumea: Kg. 1.karratu handitan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipula: 1 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Azenarioa : 1 dadotan.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Patata: 300 g. dado handitan.
- Ilar egosia: 200 g.
- Barrengorri salteatu: 200 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arkumea gatzarekin ondu eta kazola batean olio gutxirekin su bizian kolorea eman.
- Arkumea kazolatik erretiratu eta bertan barazkiak su eztian kozinatu, horiek ere kolorea hartu arte.
- Soberan duen koipea kendu, arkumea eta ardo zuria gehitu: utzi murrizten.
- Urarekin estali eta 20 minutuz egosi.
- Arkume haragia erretiratu eta saltsa irabiagailutik eta txinotik pasa, ondoren arkumearekin elkartu eta irakiten jarri.
- Gehitu patatak eta 25 minutuz egosten eduki, haragia eta patata ongi egin arte.
- Arkume haragia bigundurik dugunean, ilar egosiak eta barrengorri salteatuak gehitu eta ondu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Hornigai moduan barazki mota desberdinak erabili daitezke.
- Saltsa irabiatu gabe ere egin daiteke.