Pertz edo tajina prestatzeko hondarrezko ontzi batean, arkume haragia jarri.
Ondu haragi hau, gatza, tipula, perrexila, piperbeltza, kurkuma, jengibrea, kanela, eta oliba olioarekin. Dena ongi nahasiz.
Utzi minutu batzuetan bere horretan espezien zaporearekin blaitu bitarte.
Jarri tajin ontzian haragi guzia eta gehitu gainetik, tomatea, ilarrak, orburuak eta limoi zatiak.
Tajin ontziko kono tapa bereizgarria jarri. Utzi bere horretan su baxuan haragia ongi erregosi eta bigundu arte. Tarteka tapa kendu, mugitu eta ur pitin bat beharko balu gehitu.
Haragia ongi bigunduta dagoenean tapa kendu eta zerbitzatu.
Erregosiaren teknika ederki erabiltzen da plater honetan, kazolaren formak horretan laguntzen du. Hala ere beti kontutan izan su baxuan prestatu behar dela plater hau eta pazientzia beharko dela.