Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrain budina
Itxura
- ARRAIN BUDINA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Tipula: ½ lerrotan.
- Porrua: 1/2 lerrotan.
- Tomate birrindua: 100 ml.
- Arrain zuria: 400 g. 5 minutu egosi, xukatu eta birrindua.
- Esne-gaina: 250 ml.
- Gatza.
- Piperbeltz zuri.
- Arrautza: 7.
- Gurina eta irina moldea estaltzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Tipula eta porrua olioarekin kazola batean su baxuan goxatzen jarri.
- Barazkia ongi egina dugunean, tomatea gehitu eta 15 minutuz egiten utziko dugu, ongi lehortuz.
- Arrain zuria eta esne-gaina bertaratu. Irakinaldi bat eman eta sutatik kendu.
- Arrautzak irabiatu eta hau ere elkartu aurreko orearekin.
- Gatza eta piperbeltz zuriarekin ondu.
- Moldea gurina eta ogi birrinduarekin estali.
- Labea 180ºC-tan piztu.
- Moldeak bete eta maria bainuan labera sartu.
- 30-40 minutu inguru egosi. Txotxa erdian sartu eta garbia ateratzen denean, labetik kendu eta hozten utzi.
- Behin hoztutakoan moldetik atera.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahi izanez gero, moldea labera sartu aurretik, paper herdoilgaitzarekin estali, gainetik ez belzteko.
- Arrautza beti sutatik kanpo gehitu, bestela mamitzeko arriskua izango dugu.