Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautz bete pintxoa
Itxura
ARRAUTZA BETE PINTXOA
Mahaikideak: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Arrautza: 4
- Gatza
- Hegaluzea oliotan: 150 g.
- Limoi zukua: Tanta batzuk.
- Tipulina: 1/2 xehatu.
- Maionesa: 50 g.
- Ogi xerra txigortu: 8.
- Olibak: 8 hezurrik gabe.
- Pikillo piperra: 1 xerra finetan.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean jarri ur hotza, gatza eta sartu bertan arrautzak.
- Irakiten hasitakoan egosi 10-12 minutuz. Hoztu azkar eta zuritu.
- Moztu luzeran eta banatu gorringoak.
- Hegaluzea xukatu eta birrindu.
- Gehitu maionesa, limoi zukua eta tipulina.
- Koilara baten laguntzaz bateratu. Gatzatu.
- Zuringoak bete eta jarri ogi txigortuaren gainean.
- Edertu piper zerrendekin, olibekin eta gorringo birrinduarekin.
- Nahi izanez gero, zotz bat sartu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Pintxo hau prestatzeko arrautzak oso freskoa behar du izan, gorringoa zuringoaren erdian koka dadin.