Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza budina
Itxura
ARRAUTZA BUDINA
ERRAZIOAK: 6 pertsona
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 1 l.
- Kanela zotza: 1/2.
- Arrautzak: 4.
- Gorringoak: 2.
- Azukrea: 150 g.
- Azukrea karamelua egiteko: 75 g.
PRESTAKETA
[aldatu]- Labea 160Cº-tan piztu.
- Zartagin edo kazola zahar batean karamelua egiteko azukrea jarriko dugu, ur koilarakada bat gehitu eta su baxuan jarriko dugu karamelua egin arte. Karamelua nahi dugun kolorearekin dugunean, budinaren ontzien azpialdea zabalduko dugu.
- Esnea kanelarekin irakiten jarriko dugu honen lurrina har dezan, 10 minutuz su baxuan egosi ondoren iragazi egingo dugu.
- Pertz batean arrautzak, gorringoak eta azukrea irabiatu ondoren esnea erantsiko dugu.
- Dena ondo nahasi eta budina egosteko ontzietara botako dugu.
- Bainu marian 30 minutu inguru egosi.
- Behin budina gogorturik, labetik atera eta hozten utzi behar dugu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Kontu handia eduki behar da budina bere moldetik atera aurretik, ongi hozturik izan behar dugu bestela birrintzeko arriskua izango dugu.