Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza egosia
Itxura
ARRAUTZA EGOSIA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ura.
- Gatza: 5 g.
- Ozpina: zurrusta motz bat.
- Arrautzak: 4.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola batean ura eta gatza ozpin zurrusta batekin jarri.
- Sartu bertan arrautza eta irakin hasi ondoren 10-12 minutuz egosi.
- Uretatik atera orduko, ur hotzetan hoztu eta zuritu.
AHOLKUA
[aldatu]- Arrautzak denbora gehiegi egosten badira, gorringoak kolore berdea hartzen du.
- Ozpina aukerakoa da. Arrautza zartatuko balitz, zuringoari eusten laguntzen du.
- Gatza ugariak laguntzen du ondoren hobeto zuritzen.
- Ez jarri ura gehiegi, arrautza estaltzea nahikoa izango da.