Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza frijitua

Wikibookstik

ARRAUTZA FRIJITUA

MAHAIKIDEAK: 4 lagun.

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Arrautza oso freskoak: 8.
  • Oliba olioa birjina: Ugari baina zartaginaren arabera gutxiago edo gehiago.
  • Baratxuria: 4 erdibitu.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Zartagin bat sutan jarriko dugu olio eta baratxuriarekin.
  • Baratxuriak kolorea hartutakoan, erretiratu.
  • Arrautzen oskolak banan-banan kraskatu eta katilu batean jarri, puskatu gabe.
  • Zartagineko sua igo eta nahiko bero dagoenean, kontu handiarekin oliotan sartu.
  • Gazitu eta bitsaderarekin olioz arrautza busti momenturo.
  • Arrautzari alboak txigortzen hasitakoan, eta gorringoa gehiegi gogortu aurretik atera.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kontu izan arrautzaren gorringoa gehiegi egin ez dadin; azkar burutu behar da, horregatik gainetik olio beroarekin bustitzea garrantzizkoa da.