Irinarekin sumendi bat egin mahai batean edo katilu batean: erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarriko ditugu.
Poliki dena nahastuz joango gara, bola bat osatuz.
Katilu batean jarri: trapu heze batekin estali eta ordu erdiz gutxienez hozkailuan bere horretan eduki erabili bitartean. Erabili aurretik bi orduz gutxienez eduki behar da hozkailuan.
Tartaren betegaia
Ontzi batean gazta, azukrea, esne gaina, arrautzak irabiagailuarekin nahastu.
Jarraian, laranja azala erantsi.
Tarta amaitzeko
Labea 170ºC-tan piztu.
Moldea gurin eta irinarekin estali.
Jarraian, arrabola batekin gaileta orea zabaldu eta moldea tapatu.
Aurretik prestatuta daukagun gazta betegaiarekin bete.
Labera sartu 15 minuturen inguruan, txotxa garbia ateratzen denean erretiratu eta hozten utzi.