Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz beltza
Itxura
ARROZ BELTZA
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroz zuria: 400 g., ur hotzetan garbitu.
- Txipiroi tinta: 2 zorro.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Tomate naturala: 1 zuritu, hazirik gabea eta dadotan.
- Arrain salda edo ura: 1000 ml.
- Piperrauts gozoa: Pitin bat.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu arroza eskuekin landuz, harik eta ura gardena ikusi arte.
- Salda edo ur basokada batean disolbatu txipiroi tinta.
- Paella-ontzi batean jarri olioa bat baratxuriarekin sutan.
- Gorritzen hasitakoan nahastu tipula eta erregosi elkarrekin.
- Tomatea erantsi eta utzi pitin bat karamelizatzen.
- Piperrauts gozoa gehitu eta busti saldarekin eta tintarekin.
- Salda irakiten hasitakoan, gehitu arroza eta utzi 15 minutuz irakiten.
- Sutatik atera, estali eta bere horretan eduki 10 minutuan, jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arroza ongi garbitu fekula eta zikinak kentzeko.
- Arroz prestaketak saldarekin gatzatu behar dira.
- Prestaketa hau hornigai moduan erabiliko da.