Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz osoa barazki salteatuekin
Itxura
ARROZ OSOA BARAZKI SALTEATUEKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroz osoa: 320 g.
- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 4 ale xerratuak.
- Tipula: 2 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1 dadotan.
- Piper berde italiarra: 2 dadotan.
- Barrengorriak: 200g garbituak eta xerratuak.
- Kuiatxoa: 1 dadotan azal eta guzti.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
- Tamaria edo soja saltsa: Tanta batzuk
PRESTAKETA
[aldatu]- Arroza uretan ondo garbitu.
- Presio eltzea sutan jarri, arrozaren pisua halako 5 uretan.
- Ura irakiten hasitakoan, gehitu arroza eta tapatu.
- Irakin presio eltzean 12 minutuz, eta utzi bere horretan beste 10 minutuz, eltzeak presioa guztiz galdu arte.
- Tapa kendu eta arroza zabaldu erretilu edo pertz batera azkar hozteko.
- Bestetik, kazola zabal batean oliba olioaren 2/3 baratxuriarekin su bizian jarri, eta hau kolorea hartzen hasitakoan gehitu tipula eta piperrak.
- Su bizian kolorea hartzen hasitakoan berriz, lehenik barrengorriak gehitu eta ondoren kuia-txikia.
- Salteatu batera minutu pare batez.
- Amaitzeko elkartu barazki honekin arroza, ongi nahasiz.
- Ondu oliba olio gordinarekin eta tamari edo soja saltsa tanta batzuekin.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arroz osoa ohiko kazola batean 40-45 minutuz ere egos daiteke.