Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz osoa barazkiekin
Itxura
ARROZ OSOA BARAZKIEKIN
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Osoko arroza edo integrala ur hotzetan ongi garbitua: 320 g.
- Azenarioa: 2 birrindua.
- Porruaren berdea: 1 xerra finetan moztua.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Ura: 480 ml.
- Tamari saltsa: 6 koilarakada.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
PRESTAKETA
[aldatu]- Presio eltze bat sutan jarri, bertan olioa , azenario eta porruaren berdea jarri.
- Barazkia gorritzen hasitakoan, arroza eta ura gehitu. Irakiten hasitakoan presio eltzearen tapa jarri eta su bizian presioa irten arte utzi. 12 minutuz su baxuan egosi.
- Denbora pasatakoan, sua itzali eta presioa berak bakarrik gal dezan utziko dugu.
- Presioa galdu duenean, tapa kendu eta Tamari saltsa eta oliba olioa gehitu, nahasten dugun bitartean.
AHOLKUAK
[aldatu]- Ohiko eltze batean prestatu beharko bagenu 40-45 minutuz egosiko genuke.
- Arroza kazolaren barruan tapa kendu gabe utziko dugu, hozten, ondo egin dadin.
- Denbora gutxi izanez gero, arroz hau barazkirik gabe oliba olio birjinarekin eta tamari edo soyu saltsarekin bikaina gelditzen da.
Elikagai bakar gisa edo lagungarri moduan jar daiteke.