Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz txuria
Itxura
ARROZ ZURIA
MAHAIKIDEAK: 4 ANOA.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroza: 200 g.
- Ura: 1 litro.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arroza ur hotzetan ondo garbitu, ura gardena geratu bitartean.
- Kazola batean ura gatzarekin sutan jarriko dugu.
- Ura irakiten hasitakoan, arroza gehitu eta irakin arroza egin arte. 15-20 minutu artean.
- Bertatik atera ur beroa kendu eta ur hotzarekin moztu egosketa, eta iragazi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arroz entsaladak edo beste osagai batzuekin salteatzeko erabiltzen da.
- Haragi eta barazki plateren lagungarri erabil dezakegu.
- Kubatar eran eginiko arrozarentzat balio digu.
- Bere horretan oliba olioa eta gatzarekin ere gozo geratzen da.