Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz zuria txirlekin
Itxura
ARROZA TXIRLEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Arroz zuria: 400 g.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 4 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Arrain salda edo barazki salda. Besterik ezean ura: Litro 1.
- Txirla: 32.
PRESTAKETA
[aldatu]- Garbitu arroza ura gardena izan arte. Iragazi eta gorde.
- Kazola zabal batean jarri olioa baratxuri eta perrexilarekin.
- Baratxuria dantzan hasitakoan, gehitu arroza eta salteatu pittin bat.
- Busti salda beroarekin eta egosi 10 minutuz.
- Gehitu txirlak eta utzi beste 5 minutu egosten.
- Sutatik erretiratu, estali eta utzi bere horretan 5 minutuz jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Arroza ondo garbitu fekula eta zikinak kentzeko.
- Txirlak gatza gehitzen dio plater honi, beraz gatzatzeko garaian kontuan izan.
- Arroz guztiak saldarekin gatzatzen saiatu.