Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza Txipiroiekin
Itxura
ARROZA TXIPIROIEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Tipula : Ale 1 xehatu.
- Baratxuria: 2 ale xehatu.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Txipiroi garbia: 400 g karratuetan.
- Txipiroi tinta: Txipiroien tinta edo izoztua 2 zorro.
- Arroza: 400 g. garbia.
- Arrain salda: 1000 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Arrain salda berotzen jarri.
- Tipula eta baratxuria xehatu, arroza garbitu eta txipiroia karratuetan moztu.
- Kazola batean tipula olioarekin sutan eztian jarri, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu eta segidan txipiroia.
- Kozinatu ongi lehortu arte.
- Arroza, txipiroi tinta eta ura edo salda gehitu.
- 15 minutuz irakiten eduki, sua itzali, tapa bat jarri.
- Bere horretan 5 minutu eduki jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Txipiroi tinta naturalaren zaporea ezin da konparatu izoztutakoarekin, lehena askoz zaporetsuagoa da eta askoz gehiago beltzatzen du.