Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza abakandoarekin
Itxura
ARROZA ABAKANDOAREKIN
Osagaiak
[aldatu]- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 2 dado txikietan.
- Arroz zuria: 600 g.
- Tomate saltsa: 150 ml.
- Itsaski eta arrai salda: 1800 ml.
- Abakandoa: 700 g. zatitua.
- Gatza.
Prestaketa
[aldatu]- Paella-ontzi batean olioa baratxuri xerratuarekin sutan jarri.
- Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, tipulina gehitu eta ondo erregosi.
- Ardo zuria gehitu eta murriztu, tomate saltsa gehitu eta hau ere lehortzen utzi.
- Saldarekin busti eta irakiten hasitakoan, arroza gehitu.
- 10 minutu egositakoan, abakando zatitua erantsi.
- Beste 6 minutuz irakin, sua itzali, paella-ontzia estali eta beste 8 minutuz bere horretan utzi jan aurretik
Aholkuak
[aldatu]- Arroza saldarekin gatzatu behar da; beraz, hau zaindu.
- Salda kantitate hau arroz busti edo heze bat egiteko da; arroza lehorragoa nahiko bagenu, ur kantitatea gutxituko gehituko genuke.
- Arroza beti ur hotzetan ondo garbitu behar da, zikina eta irina kentzeko.
- Barazki gehiago ere gehitu genitzake.
- Gogoratu saldak zaporetsua izan behar duela arroz zaporetsua lortu nahi badugu.