Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza barazkiekin

Wikibookstik

ARROZA BARAZKIEKIN

Arroza barazkiekin

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Arroz zuria: 600 g.
  • Oliba olio birjina: 100 ml.
  • Baratxuria: 3 xerretan.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
  • Piper berdea: 1 dadotan.
  • Lekak: 100 g. ilerik gabe dadotan.
  • Gari zainzuria: 100 g. dadotan.
  • Kalabazina: 100 g. dadotan.
  • Kuia: 100 g. dadotan.
  • Ilar egosia: 100 g.
  • Barazki salda edo ur gatzatua: 1500 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Garbitu arroza ur hotz ugaritan ura gardena bihurtu arte.
  • Zartagin edo kazola zabal bat sutan jarri olioa eta baratxuriarekin, gorritzen hasitakoan gehitu, tipula, azenarioa, piper gorria, piper berdea, lekak eta zainzuriak, eta minutu batzuk salteatu. Jarraian kuia eta kalabazina gehitu eta beste 3 minutuz salteatu.
  • Salda erantsi eta irakiten hasitakoan arroza eta ilarrak gehitu.
  • 15 minutuz egosi, sua itzali eta estalirik beste 5 minutu eduki jan aurretik.

OHARRAK

[aldatu]
  • Arroza beti gatzatu, saldarekin edo urarekin egin behar da.