Sukaldaritza liburua/Errezetak/Artatxikia dilista gorriekin
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

ARTATXIKIA DILISTA GORRIEKIN

MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK[aldatu]
- Oliba olio birjina: Zurrusta luze 1.
- Azenarioa:1 birrindua.
- Porruaren berdea: 1 zabalean, xerra finetan.
- Artatxikia: 200 g.
- Dilista gorriak: 200 g.
- Ura: 1 l.
- Tamari edo soja saltsa edo gatza: 40 ml.
PRESTAKETA[aldatu]
- Lehenik kazola batean olioa, azenarioa eta porrua sutan jarriko ditugu su ertainean.
- Erregosten hasitakoan, artatxikia eta dilistak gehituko dizkiogu.
- Ongi nahastu ondoren, ura gehituko diogu.
- Irakiten su baxuan 18 minutuz izango dugu.
- Sua itzali eta 5 minutuz utziko dugu egonean.
- Soja saltsa gehitu, koilararekin nahastu eta jateko prest izango dugu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Artatxiki mota desberdinak daude, batzuk handiagoak dira eta beste batzuk txikiagoak, nik bigarren hauek nahiago ditut.