Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azukre fondanta

Wikibookstik

AZUKRE FONDANTA

OSAGAIAK

[aldatu]
  • Azukrea: 1 kg.
  • Ura: 300 ml.
  • Limoi zukua edo glukosa: Zukua 6 tanta edo glukosa 100 g.

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Kazola batean jarri ura eta azukrea eta nahastu hagatxoarekin.
  • Sutan jarri eta brotxa busti batekin kazolaren alboak margotu, azukre kristalak kenduz.
  • Gehitu limoi tantak edo glukosa eta utzi egosten 115-118ºC edo bola puntua harrapatu arte.
  • Sutatik atera eta ur tanta batzuk izango dituen marmoleko mahai baten gainera bota.
  • Utzi pittin bat hozten behatz puntekin ukitu eta itsasten ez den arte.
  • Momentu horretan, espatula batekin hasi azkar azukre oreari eragiten batera eta bestera sigi-saga, ese modukoak eginez, harik eta orea zuritzen eta gogortzen den arte.
  • Ondoren, film paperarekin estali.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Maria bainuan edo mikrouhinean epeldu daiteke, bigundu eta erabili ahal izateko.
  • Kolorea eta zaporea emateko, txokolate, kafea, pistatxoa, marrubia erabili daiteke edo zuzenean koloratzaileak gehitu daitezke.
  • Tarta, pastelak, pastak, betegaiak, karameluak..... egiteko erabil daitezke.