Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babarrun zuriak
Itxura
BABARRUN ZURIAK
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
[aldatu]- Babarrun zuria: 800 g.
- Tipula: 1 xehatu.
- Pipermorro berde: 1/2 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
- Tomate naturala: 1 zuritua eta dadotan.
- Perrexila: Sorta txiki listariarekin lotua.
- Txerri saiheskia: 500 g.
- Baratxuria: 1 xerratu.
- Oliba olioa birjina: 100 ml.
- Gatza.
- Txorizo freskoa: 200 g., 10 minutuz gatz-uretan egosi eta zatitua.
PRESTAKETA
[aldatu]- Bezperatik babarrunak beratzen utzi.
- Ura aldatu, (estaltzeko eta pittin bat gehiago) eta sutan jarri.
- Irakiten hasitakoan gaineko bitsa kendu.
- Gehitu, saiheskia, tipula erdia, piper berdea, tomatea eta perrexila.
- Zartagin batean jarri olioa baratxuriarekin sutan, gorritutakoan gehitu tipula erdiarekin eta utzi ondo goxatzen gorritu arte.
- Hau ere gehitu babarrunei.
- Irakiten su motelean. Ordubetera atera saiheskia eta eduki babarrunak bigundu bitartean, bukaeran gatza eman.
- Amaitzeko gehitu txorizo eta saiheski zatitua.
AHOLKUAK
[aldatu]- Hornigaiak (txerri saiheskia, txorizoa) babarrunekin elkartu daitezke edo aparte egosi eta aparte zerbitzatu.
- Nahi izanez gero, haragizko gehigarriak ken daitezke.