Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bainila suflea
Itxura
BAINILA SUFLEA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
[aldatu]- Esnea: 300 ml.
- Bainila: 1/2.
- Azukrea: 50 g.
- Irina: 25 g.
- Gorringoak: 6.
- Gurina: 50 g
- Zuringoa: 8.
- Azukrea: 75 g.
- Gurina: Moldea estaltzeko.
- Azukre hautsa: Moldeak eta suflea gainetik estaltzeko.
PRESTAKETA
[aldatu]- Piztu labea 200ºC-tan.
- Moldeak gurin eta azukre hautsarekin estali.
- Esnea bainilarekin egosi 5 minutu.
- Bainila puntazorrotzarekin zabaldu eta barruko haziak berriro esnetara sartu; utzi bere horretan hozten.
- Pertz batean irabiatu gorringoak, irina eta azukrea.
- Gehitu horiei poliki-poliki esnea, nahasten dugun bitartean.
- Jarri su baxuan, loditu arte.
- Sutatik kanpo, gehitu lehenik gurina, eta ondoren, azukrearekin harrotutako zuringoak.
- Bateratu dena, kontu handiarekin nahasiz.
- Bete moldeak eta sartu labera 10-12 minutu inguru.
- Labetik atera eta, nahi izatera, azukre hautsarekin estali.
- Momentuan zerbitzatu eta jan behar da.
AHOLKUAK
[aldatu]- Suflea labean egosteko garaian, hau ez da ireki behar.
- Labetik atera orduko jatea komeni da, erraz jaisten baita.
Bestelako sufleak
- Txokolatea: Lehen natilla hori prestatzen dugunean, kakao koilarakada bat gehituz.
- Bainila: Esnea banillinarekin irakinez, eta bere haziak bertan zabalduz.
- Laranja edo limoia: Esnea limoi edo laranja azalarekin egosiz bere lurrina emanez eta azal birrindua gehituz.
- Pattarrarenak: Kremari likore bat gehituz eta azpialdean, bizkotxo zati bat jarriz likorearekin bustia.