Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bainilazko moussea
Itxura
BAINILAZKO MOUSSEA EDO BAVAROISEA
MAHAIKIDEAK: 6-8 lagunentzat.
OSAGAIAK
[aldatu]- Ingalaterrako krema: 700 ml.
- Gelatina: 15 g.
- Esne-gaina: 500 g. erdi harrotu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Gelatina orriak ur hotzetan beratu 5 minutuan.
- Esne-gain eta esnearekin Ingalaterrako krema egin, eta 50ºC ditugunean, urtu bertan gelatina.
- 30ºC inguru dugunean, berriz, joan gehitzen esne-gain erdi harrotua hagatxoarekin nahasten dugun bitartean.
- Ontzietan jarri edo moldeetan zabaldu, eta hozten utzi.
AHOLKUAK
[aldatu]- Osagai desberdinak nahasteko garaian, inoiz ez irabiatu, kontu handiarekin nahastu bakarrik.
- Esne-gaina nahasteko garaian, gainerako osagaiak ezin dira inoiz beroak egon; bestela, esne-gaina jaitsi egingo zaigu.
- Gelatinari eman nahi diogun gogortasunaren arabera, gelatina gehiago edo gutxiago erabiliko dugu.
- Gelatina horri beste estalki bat jarri nahi izanez gero, lehenengo izoztu egingo behar.