Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao betegaia
Nabigaziora joan
Bilaketara joan

BAKAILAO BETEGAIA

MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK[aldatu]
- Bakailaoa: 200 g.
- Gurina: 75 g.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 1 xehatu.
- Irina: 150 g.
- Esnea: 1l beroa.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatua.
- Gatz fina.
- Gurina: Pitin bat orea gainetik margotzeko.
- Ekilore olioa, arrautza eta ogi birrindua kroketak estaltzeko.
PRESTAKETA[aldatu]
- Ur gatzatuan bakailaoa 2 minutuz irakin. Bere horretan epeltzen utzi eta birrindu haragia.
- Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean goxatzen jarri.
- Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta hau ere, su motelean, 5 minutuz egosi.
- Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan, hagatxoarekin eragiten diogun bitartean.
- Bexamela irakiten hasitakoan irakin su baxuan 10 minutu.
- Denbora hau pasatutakoan, bakailaoa eta perrexila gehitu, eta beste 5 minutuz su motelean irakin, beti hagatxoarekin momenturo eragiten.
- Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
AHOLKUAK[aldatu]
- Piper beteak egiteko edo bestelako betegai moduan balioko du.
- Baita kroketak egiteko ere.