Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao edo legatz kroketak

Wikibookstik

BAKAILAO EDO LEGATZ KROKETAK

30- 40 Kroketa biltzeko.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Gurina, olioa eta tipula kazola batean su motelean jarri.
  • Tipula gorritu aurretik, irina gehitu eta ongi nahasi, su motelean 5 minutuz egosi. Jarraian, esnea poliki poliki gehitzen joan hagatxoarekin eragiten diogun bitartean, esne guztia amaitu arte.
  • Bexamela irakiten hasitakoan, bakailaoa eta perrexila gehitu eta 15 minutuz su motelean irakin. Kasu honetan ere hagatxoarekin eragiten momentuero.
  • Gatza eman ondoren, erretilu batera atera eta gurinarekin gainetik margotu.
  • Hozturik dagoenean, eta olioz bustitako eskuekin, orea puskatu eta kroketa forma emango diogu. Borobilak, luzeka, handiak, txikiak...
  • Behin forma emanda, lehenik arrautzetan eta gero ogi birrinduetan pasatu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Kroketa edo bexamel ore gehienen akats nagusia irin zapore gehiegizkoa izan ohi da. Horretarako, irina gutxienez 15 minutuz egosi behar da.
  • Beste akats bat irinaren kantitatearekin ez asmatzea izaten da, bexamela bigunegia eta ezin forma eman ahal izatea. Nik litro esneko 120 g eta 150 g artean erabiltzen dut kroketak egiteko. Lagungarria lehorra bada (urdaiazpikoa) 120 g eta urtsuagoa balitz, irin gehiago gehitzen diot.
  • Kroketak biltzeko garaian, ez dut irinik erabiltzen irin zaporea kentzeko.
  • Azkenik, frijitzeko garaian beti su bizian egin behar dira eta inoiz ez kroketa gehiegi sartu batera.