Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao kokotxak saltsa berdean
Itxura
- BAKAILAO KOKOTXAK SALTSA BERDEAN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 150 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Pipermin lehorra: Xerra bat.
- Bakailao kokotxak : 1 kg. gezatuak eta garbituak.
- Arrain salda: 150 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Lurrezko kazola bat plantxan jarri olio, baratxuri, perrexil eta piperminarekin.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, kokotxak erantsi eta minutu batzuk bertan eduki. Kazolari eragiteari utzi gabe.
- Sutatik kazola atera eta denbora batez jarraitu eragiten. Behin kokotxaren saltsa loditzen denean arrain salda gehitzen joan guk nahi dugun dentsitatea lortu arte, eragiteari utzi gabe. Beharko balu gatzarekin ondu.
- Kokotxak plantxan eta su baxuan berotu jan aurretik.
AHOLKUAK
[aldatu]- Pil-pil motatako saltsa hauetan, salda loditu dugunean, inoiz ez da berriro irakiten jarri behar, bestela saltsa mozteko arriskua izango dugu.
- Gezatutako kokotxak ur gehiegi izan ez dezan kozinatu aurretik, oso ondo lehortu behar dira.