Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao konfitatua piperrekin
Itxura
- BAKAILAO KONFITATUA PIPER BERDE ETA TIPULAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
[aldatu]- Oliba olio birjina: 200 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 xerratu.
- Piper berde italiarra: 6 lerrotan.
- Bakailao gezatua: 1 kg, 8 zatietan.
- Gatza.
PRESTAKETA
[aldatu]- Zartagin batean olioa baratxuriekin su erdian jarriko dugu; gorritzen hasitakoan, tipula eta piper berdea gehitu.
- Horiek ere gorritzen hastean, bakailao zatiak erantsi eta su oso baxuan bi aldetatik konfitatu.
- Bakailaoa bertatik erretiratu eta plater batean jarri.
- Bakailaoaren gainean, barazkia zabaldu eta gatzatu.
OHARRAK
[aldatu]- Bakailao gezatua kozinatu aurretik, beti ongi lehortu behar izaten da.
- Plater honi pipermorro gorria ere gehitu daiteke.