Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao nahaskia
Itxura
BAKAILAO NAHASKIA
MAHAIKIDEAK: 2.
OSAGAIAK
[aldatu]- Bakailaoa: 250 g. gezatu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Piper berdea: 1 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
- Oliba olio birjina: 25 ml.
- Arrautzak: 4.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETA
[aldatu]- Kazola txiki baten jarri bakailaoa, estali urarekin eta sutan jarri. Irakiten hasitakoan itzali eta bere horretan epeltzen utzi.
- Epelduta dagoenean, xaflatan desegin.
- Zartagin batean olioa, tipula, piper berdea eta piper gorria su ertainean erregosi.
- Gehitu bakailaoa eta perrexila eta su bizian nahasi minutu batez.
- Kraskatu arrautzak zartagin honetara eta utzi segundo batzuk zuringoak mamitzeko.
- Momentu horretan eta espatula batekin nahastu indartsu beste segundo batzuetan.
- Gorringoa egin aurretik itzali sua eta azkar zerbitzatu.
AHOLKUAK
[aldatu]- Nahaskiekin kontraesanean, osasun ikuspuntutik arrautza ongi egitea eskatzen duen legea, eta sukaldari gehienek nahi duten arrautza krematsua.