Edukira joan

Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailao tortilla

Wikibookstik

BAKAILAO TORTILLA

Bakailao tortilla

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

[aldatu]

PRESTAKETA

[aldatu]
  • Bakailaoa ur hotzetan irakiten jarri. Minutu bat irakin ondoren sua itzali eta epeltzen utzi. 10 minutu pasa ondoren bakailaoa ongi lehortu eta xafletan banandu.
  • Tipula, pipermina eta piper berdea zartagin batean kozinatzen jarriko ditugu olioarekin su ertainean.
  • Barazkia gorriturik dugunean, bakailaoa eta perrexila gehitu. Dena elkarrekin denbora laburrez egin.
  • Katilu batean arrautzak irabiatu eta bakailaoa nahastu, gatz puntua jarri.
  • Aparteko zartagin batean olioa sutan jarri, ondo beroturik dugunean tortilla bertan egin. Kontu izan behar da gehiegi lehortu ez dadin.
  • Tortilla borobila edo forma bilduarekin egin dezakegu.

AHOLKUAK

[aldatu]
  • Bakailaoa gezatu eta zartaginean barazkiekin kozinatu ondoren, ongi lehortu behar da, bestela tortilla urtsua atera liteke.